ES EU

ITZULTZEAK

  

ITZULTZEAK

Legeari jarraiki, eta produktua materialki jasotzen duenetik 14 egun naturaleko egunean, erosketan atzera egiteko duen eskubideaz baliatu ahal izango da eroslea, betiere adierazpen garbi baten bitartez. Itzuli nahi duen Produktua egoera onean egon beharko da, erabili gabe eta etiketa, enbalaje eta –hala badagokio, enbalajean zekartzan jatorrizko dokumentazio eta elementu laguntzaile guztiekin. Erosleak produktua paketatu beharko du, garraioan kalterik izan ez dezan, eta bere gain hartuko du garraioan jasan ditzakeen kalteen gaineko erantzukizuna.

Erosketan atzera egiteko bere adierazpen garbia bidali beharko du; ezinbesteko baldintza da saltzailearekin harremanetan jartzea, Saltzaileak Gure Dendak-eko bere profilean (https://www.guredendak.com/comercios) duen helbide elektronikoaren bitartez, eta hark eskubideaz baliatzeko moduari eta eskubide hori erabiltzearen ondorioei buruzko informazioa emango dio. Nolanahi ere, atzera egiteko inprimaki hau aplikagarria izango litzateke:

 “Saltzailearentzat. Idazki honen bitartez, jakinarazten dizut ondoren adierazten den ondasunaren salmenta-kontratuan atzera egiten dudala: 

• Eskabide-zenbakia:

• Eskabidea jaso nuen data:

• Kontsumitzailearen eta erabiltzailearen izena:

• Kontsumitzailearen eta erabiltzailearen helbidea:

• Kontsumitzailearen eta erabiltzailearen sinadura (inprimakia paperean aurkezten bada bakarrik)”

 Saltzaileak itzulitako produktua jasotzen duenean, eta produktu hori zer egoeratan dagoen egiaztatu ondoren, zenbatekoa itzuliko zaio erosleari, hark erabilitako ordainketa-modalitate berari jarraiki. Egun batzuk beranduago sartuko da zenbatekoa eroslearen kreditu-txartelean (oharra: kreditu-txartelerako ordainketa banku-erakundearen araberakoa izaten da beti).

Inola ere ez dira itzuliko bidalketa-gastuak, aurkakorik adierazten ez bada behintzat. Erabiltzaileak ordainduko ditu itzultzearen kudeaketa-gastuak produktua itzuli aurretik, aurkakorik adierazten ez bada behintzat.

Aukera honetatik kanpo gelditzen dira produktu galkorrak, hala nola pastelak, tartak, txokolateak eta antzerako produktuak.