ES EU

BIDALKETAK

 

BIDALKETA-GASTUAK

BIDALKETA-GASTUAK DOAN, 50 eurotik aurrera*

* Adierazten den saltokietan

Penintsula

  • 5 kilo arteko paketeak: 4,95 €
  • 5 eta 10 kilo bitarteko paketeak: 6,00 €
  • 10 eta 15 kilo bitarteko paketeak: 7,15 €
  • 15kilo baino gehiagoko paketeak: 0,25 € kilo gehigarri bakoitzarengatik

Balearrak. Kontsultatu

Kanariar uharteak. Ez da bidalketarik egiten

BIDALKETA-GASTUAK Hotzean bidali beharreko produktuetarako

Penintsula

  • Kilo bat arteko paketeak: 4,31€
  • 2 kilo arteko paketeak: 4,76€
  • 3 kilo arteko paketeak: 4,95€
  • 4 kilo arteko paketeak: 5,12€
  • 5 kilo arteko paketeak: 5,3€
  • 7 kilo arteko paketeak: 6,36€
  • 10 kilo arteko paketeak: 6,72€
  • 12 kilo arteko paketeak: 7,09€

Balearrak. Kontsultatu

Kanariar uharteak. Ez da bidalketarik egiten

 

* Adierazten den produktu/saltokietan

 

ENTREGAK

  • Erositako produktuak erosleak erosketa-prozesuan adierazi duen bidalketa-helbidean entregatuko dira; eroslea izango da prozesu horretan eman dituen datuen egiazkotasunaren eta zuzentasunaren erantzulea. Beharrezkoa izango da entrega-helbidean ohiko lan-ordutegiaren barruan egin ahal izatea entrega. Entregari eta/edo eskariari dagokion edozein iruzkin adierazteko, oharpenen eremua erabili behar da.
  • 48-72 ordu ingurukoa izango da batez besteko entrega-epea lanegunetan, eskaria 15:00ak baino lehen egiten bada; entrega-lekuaren arabera, baina, aldatu egin ahal izango da epe hori. Produktu jakin batzuen kasuan, artisau-eran egin beharrekoetan esaterako, epe horiek aldatu egin daitezke; nolanahi ere, produktuaren deskribapenean eta/edo bidalketen atalean adierazten dira salbuespen horiek. Entrega-epeetan egon daitekeen edozein aldaketaren berri emango dio saltzaileak erosleari, eskaria jasotzen duen unean.
    Gozotegiek saldutako produktuen kasuan, produktuaren eta/edo saltzailearen fitxan adierazitako elaborazio-epeak beti ere errespetatuz, eskaera egin eta hurrengo egunean bidaliko dira (salbu eta erosleak eskaera egiteko unean ondorengo entrega-data bat adierazten badu) eta gozotegi bakoitzak zehaztutako entrega-guneetarako (Donostia hiriburua, Donostialdea eta/edo Gipuzkoa). Gozotegiak beste probintzia batzuetara bidalketak eskaintzen baditu, 48 orduko epean entregatuko dira; ostegunetan edo ostiraletan egindako eskaerak izan ezik, astearteetan bidaliko baitira.
  • Bidalketa-zerbitzua ez dago martxan asteburutan egindako erosketetan. Ostiraleko 16:00etatik asteleheneko 09:00etara egindako eskariak astelehenetan kudeatzen eta bidaltzen dira.
    Gozotegiek saldutako produktuak asteburu eta jaiegunetan entregatuko dira Donostiarako eta probintziarako, betiere produktuaren eta/edo saltzailearen fitxan adierazitako aurrerapena errespetatuz eta harekin baieztatu ondoren.
  • Tokiko, autonomia erkidegoko eta nazio mailako jai-egunetan, lanegunak ez direnez, 24 orduz luzatzen dira bidalketa-epeak. Aste Santua: ostegun santu eta Pazko astelehen artean egindako erosketak Pazko asteko asteartean kudeatuko dira.

 

  • Eskariko produkturen bat ez baldin badu, saltzailea lehenbailehen jarriko da eroslearekin harremanetan, gutxi gorabeherako entrega-data adierazteko eta/edo ordezko produkturen bat proposatzeko.