ES EU

Cookie-politika

 Webgune honek, Interneteko atari gehienek bezala, Cookie-ak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia hobetzeko eta optimizatzeko. Jarraian, “Cookie-ak” zer diren, webgune honek zer cookie mota erabiltzen duen, zure nabigatzailean nola desaktiba ditzakezun, eta hirugarrenen cookie-instalazioak berariaz nola blokea dezakezun azalduko dizugu xehetasunez.

Zer dira cookie-ak eta nola erabiltzen dituzte Vocentoren webguneek?

Cookie-ak dira erabiltzen duzun webguneak edo aplikazioak zure nabigatzailean edo gailuan (Smartphone, tableta edo konektatutako telebista) instalatzen dituen fitxategiak, webgunearen orrialdeetan edo aplikazioan ari zaren bitartean, eta zure bisitari buruzko informazioa gordetzeko balio dute. Interneteko atari gehienek bezala, ondoren adierazten diren helburuetarako erabiltzen dituzte Cookie-ak Vocentoren webguneek:

· Web-orrialdeek behar bezala funtziona dezaketela ziurtatzeko

· Zure lehentasunak gordetzeko, adibidez, aukeratu duzun hizkuntza edo hizki-tamaina.

· Zure nabigazio-esperientzia ezagutzeko.

· Informazio estatistiko anonimoa biltzeko, hala nola zein orrialde ikusi dituzun edo zenbat denbora igaro duzun gure komunikabideetan.

Cookie-ak erabiltzeari esker, zure nabigazioa optimiza dezakegu, eta eskaintzen ditugun informazioa eta zerbitzuak zure interesetara egoki ditzakegu, bisitatzen gaituzun bakoitzean esperientzia hobea eman ahal diezazugun; horretarako, Cookie-en bitartez biltzen dugun informazioa Webgunearen arduradunak eta Vocento taldeko Comeresa Prensa SLU sozietateak –Vocentorena da Webgune hau ere–; Comeresa Prensa SLU gainerako sozietate guztiei zerbitzu komunak kudeatzeaz arduratzen den sozietatea da. Vocento taldearen webguneek Erabiltzailearen nabigazioak funtziona dezan, eta hura ahalik eta ondoen egokitzeko eta bermatzeko erabiltzen dituzte Cookie-ak.

Erabiltzaile anonimo bati eta haren ordenagailuari edo gailuari bakarrik lotzen zaizkio Cookie-ak, eta ez dute ematen datu pertsonalak ezagutzea ahalbideratzen duten erreferentziarik. Uneoro izango duzu zure nabigatzailea konfiguratzeko aukera, Vocentoren webguneek bidalitako Cookie-en instalazioa aldatzeko eta/edo blokeatzeko, eta horrek ez dizu galaraziko edukiak eskuratzea, zerbitzua emateko ezinbestekoak diren cookie-en kasuan izan ezik, horiek gabe ezin baitu funtzionatu webguneak. Nolanahi ere, har ezazu kontuan Cookie-en instalazioa aldatzen eta/edo blokeatzen baldin baduzu, horrek eragina izan dezakeela Zerbitzuen funtzionamenduaren kalitatean edo zerbitzuon erabilgarritasunean. Erregistro-prozesua osatzen duten edo, beraien sarbide-datuekin, saioa hasten duten Erabiltzaileek erregistratu ziren unean eman zuten eta beraien nabigatzailean gordeta dagoen informazioaren arabera pertsonalizatutako eta haien lehentasunetara egokitutako zerbitzuak eskuratu ahal izango dituzte.

Vocentoren eposta-marketineko tresnek erabiltzaileentzako ikusezinak diren irudi txikiak erabiltzen dituzte, e-postetan sartuta daudenak. Teknologia horrek aukera ematen digu erabiltzaileak mezu elektroniko bat irakurri duen edo ez eta noiz irakurri duen jakiteko, zein IP helbidetatik kontsultatu den, etab. Informazio horrekin, mezu elektronikoen bidalketari eta harrerari buruzko azterlan estatistikoak eta analitikoak egiten ditugu, erabiltzailea harpidetuta dagoen zerbitzuen eskaintza hobetzeko eta haren interesekoa izan daitekeen informazioa eskaintzeko.

Zergatik dira garrantzitsuak?

· Ikuspuntu tekniko batetik, webguneek azkarrago eta erabiltzaileen lehentasunetara egokituta funtziona dezaten ahalbideratzen dute; adibidez, hizkuntza edo herrialdeko moneta gordetzen dute, edo sartzeko erabili den gailua detektatzen dute.

· Webgunearen edo erabiltzaileen aurkako ziber-erasoak galarazten edo zailtzen dituzten babes- eta segurtasun-mailak ezartzen dituzte.

· Cookie-ei esker, komunikabideetako kudeatzaileek Cookie-etan bildutako datu estatistikoak ezagut ditzakete, beraien zerbitzuen kalitatea eta esperientzia hobetzeko.

· Erabiltzaileei eskaintzen diegun publizitatea optimizatzeko balio dute, haien interesetara ondoen egokitzen dena eskainiz.

Zein dira Vocenton erabiltzen ditugun Cookie motak?

· Saioko cookie-ak Erabiltzaileak webgunea uzten duenean edo nabigatzailea ixten duenean iraungitzen dira; hau da, webgunerako bisitak irauten duen bitartean egoten dira aktibo eta, beraz, webgunetik alde egiten dugunean, ezabatu egiten dira gure ordenagailutik.

· Cookie iraunkorrak haien helburua betetzen denean iraungitzen dira, edo eskuz ezabatzen direnean, ezabatze-data dute eta, normalean, online bidezko erosketa-prozesuan, pertsonalizazioetan edo erregistroan erabiltzen dira, gure pasa-hitza behin berriz idatzi beharrik ez izateko. Bestalde, cookie-ak bidaltzen dituen ekipoa edo domeinua kudeatzen duen eta eskuratutako datuak tratatzen dituen erakundea zein den, Cookie propioak eta besterenak bereiz ditzakegu.

· Cookie propioak dira, Webguneak hobeto funtziona dezan, zure ordenagailura geuk bidali eta kudeatutakoak. Gure zerbitzuaren kalitatea eta zure erabiltzaile-esperientzia hobetzeko erabiltzen dugu eskuratutako informazioa.

· Gure Webgunearen edukiarekin hartu-emanetan jartzen bazara, beste batzuen cookie-ak ere ezar daitezke (adibidez, sare sozialetako botoiak sakatzerakoan edo beste webgune bateko bideoak ikusterakoan); gure Webgunearena ez den beste domeinu batek ezarritakoak dira. Ezin ditugu beste webgune batzuetako cookie-etan gordetako datuak eskuratu aipatutako webguneetan nabigatzen duzunean.

Web-atari honetan nabigatuta, ondoren adierazten diren Cookie motak instala daitezke:

ERRENDIMENDURAKOAK

Zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta gure webguneen funtzionamendua optimizatzeko erabiltzen dira Cookie hauek. Zerbitzuen konfigurazioak gordetzen dituzte, bisitatzen gaituzun bakoitzean berriz konfiguratu behar ez ditzazun.

Adibideak:

· Bideo- edo soinu-irakurgailuen bolumen-doikuntzak.

· Bideo-transmisioko abiadura egokiak.

· Zure nabigaziora egokitutako edukiak.

· Zure eduki gogokoak biralizatzeko erraztasuna.

· E-commerce Zerbitzuetan, “erosketa-saski” batean gordetzen du egindako erosketa.

Beste batzuen zerbitzuak:

· Brightcove Inc.

· Outbrain

· ExpressionEngine, EllisLab Inc.

· Magento, ebay Inc.

· Addthis

GEOLOKALIZAZIOKOAK

Ordenagailuaren edo gailuaren geolokalizazioko datuak gordetzeko erabiltzen dira Cookie horiek, eduki eta zerbitzu aproposagoak eskain diezazkizugun.

Adibideak:

· Herrialdera, hirira, hizkuntzara… egokitutako edukiak.

ERREGISTROKOAK

Gure webguneetako batean erregistratzen zarenean edo saioa hasten duzunean sortzen dira erregistroko Cookie-ak.

Adibideak:

· Kautotuta jarrai dezakezu nabigatzailea itxi arren; era horretan, identifikatuta jarraituko duzu itzultzen zarenean, deskonektatzen ez bazara edo saioa ixten ez baduzu behintzat.

· Gure webguneetako zona jakin batzuetara sartzeko, lehiaketa batean parte hartzeko, adibidez.

Beste batzuen zerbitzuak:

· Gigya Inc.

ANALITIKAK

Cookie hauek gure web-atarietan duzun nabigazio-esperientziaren informazio erabat anonimoa biltzen dute. – Web-orriaren bisitari kopurua zenbatu ditzakegu, edo bisita gehien jaso duten edukiak zein diren jakin dezakegu.

Adibideak:

· Sartzen ari den erabiltzailea berria den edo orria berriro bisitatzen ari den jakin dezakegu.

· Informazio horrek nabigazioa hobetzen eta zuri zerbitzu hobea ematen lagun diezaguke.

Beste batzuen zerbitzuak:

· ComScore Inc.

· Charbeat

· Evolok

· Google Analytics

· Digital Analytics

· Crazy Egg

· Scorecard Research Beacon

· Finect

· Qualifio

· Adobe Analytics-Omniture

PUBLIZITATE-COOKIEAK

Web-atarietan erabiltzaile anonimo bakoitzari erakutsitako iragarkiei buruzko informazioa jasotzen dute Cookie hauek.
– Erabiltzaileak konektatzeko erabiltzen duen gailu motara egokitzea publizitatea.

Adibideak:

· Beste batzuen (“Ad- servers”) bitartez kudeatutako iragarkiak ematea, orrialdean denbora errealean erakusten direnak.

· Kanpainen emaitzari buruzko informazioa ezagutzea, hala nola klik kopurua, bistaratzeen iraupena eta maiztasuna, etab.

· Zure intereseko publizitatea eskaintzea, zure nabigazio-ohituretan oinarrituta.

Beste batzuen zerbitzuak:

· Doubleclick (Google, Inc.)

· Sizmek

· Weborama

· Adform

· Teads

· SalesForce DMP

· Sonobi

Vocentoren zerbitzu batzuek hainbat sare sozialekiko konektoreak erabil ditzakete: Facebook, Twitter, Google+, Linkedin, etab. Erregistro soziala erabiltzerakoan, sare sozialari Cookie iraunkor bat gordetzeko baimena ematen diozu sare sozialari. Cookie honek zerbitzuan zure identifikazioa gogoratzen du; era horretan, askoz azkarrago sartuko zara hurrengo bisitetan. Cookie hau ezabatu egin daiteke eta, gainera, sare sozial jakinaren pribatutasun-konfiguraziotik, Vocentoren zerbitzuen sarbide-baimenak indargabetu ditzakezu.

Nola administra ditzaket nire Cookie-ak?

Gure Webgunean nabigatzen eta jarraitzen baduzu, Cookie-ak politika honetan jasotako baldintzetan erabiltzea onartzen duzu. Vocentok Cookie-politika honetara sartzeko aukera ematen du erregistratzerako unean, erabiltzaileak dagokion informazioa izan dezan, nahiz eta uneoro izango duen Cookie-en erabilera blokeatzeko, ezabatzeko eta arbuiatzeko eskubidea.

Nolanahi ere, jakinarazten dizugu Cookie-ak blokeatzeko edo desgaitzeko aukera izango duzula, ez baitira beharrezkoak gure Webguneak funtziona dezan; horretarako, zure nabigatzailearen konfigurazioa aktibatu behar duzu, eta cookie guztien edo batzuen instalazioa arbuiatzeko aukera izango duzu. Nabigatzaile gehienek ematen dute Cookie-ak daudela ohartarazteko edo automatikoki arbuiatzeko aukera. Arbuiatzen badituzu, gure Webgunea erabiltzen jarraitu ahal izango duzu, nahiz eta zerbitzuetako batzuen erabilera mugatu ahal izango den eta, beraz, zure esperientzia ez den horren gogobetegarria izango.

Jarraian, nabigatzaile eta gailu nagusien estekak adierazten dizkizugu, zure nabigatzailean Cookie-ak nola kudeatu kontsultatzeko informazio guztia izan dezazun.

· Opera™ nabigatzaileari buruzko informazio gehiago eskuratzeko, klikatu hemen

· Android™ sistemari buruzko informazio gehiago eskuratzeko, klikatu hemen

· Windows Phone™ sistemari buruzko informazio gehiago eskuratzeko, klikatu hemen

· Blackberry™ gailuei buruzko informazio gehiago eskuratzeko, klikatu hemen

· Google Chrome™ nabigatzaileari buruzko informazio gehiago eskuratzeko, klikatu hemen

· Internet Explorer nabigatzaileari buruzko informazio gehiago eskuratzeko, klikatu aquí

· Mozilla Firefox™ nabigatzaileari buruzko informazio gehiago eskuratzeko, klikatu aquí

· Safari™ nabigatzaileari buruzko informazio gehiago eskuratzeko, klikatu aquí

Hornitzaileak Cookie-ak konfiguratzeari buruz xehatutako informazio gehigarria eskuratzea edo zure lehentasunak administratzea nahi baduzu, bisita ezazu Your Online Choices ataria.

Orrialdearen beheko aldean, beste batzuen Cookie-ei dagozkien zure lehentasunak konfiguratzeko esteka aurkituko duzu.

Eguneratzen al dugu gure Cookie-politika?

Litekeena da gure Webgunearen Cookie-politika eguneratzea; horregatik, gure Webgunera sartzen zaren bakoitzean politika hori begira dezazun gomendatzen dizugu, ondo jakin dezazun nola eta zertarako erabiltzen ditugun Cookie-ak. 2018ko maiatzaren 25ean eguneratu genuen azkenekoz Cookie-politika.

Zein dira edukiei, zerbitzuei eta publizitateari dagokionez zure nabigazioa pertsonalizatzeko erabiltzen ditugun cookie-en helburuak?

Datuak eskuratzea eta gordetzea: Zure gailuko informazio ez-pribatua eskuratzea eta gorde ahal izatea, hala nola publizitate-identifikatzaileak edo gailuaren beste identifikatzaile batzuk, cookie-ak eta antzerako teknologiak barne.

Pertsonalizazioa : - Interesatzen zaizkizun edukiak ezagutzea eta prozesatzea, gurekin duzun esperientzia pertsonalizatu eta interesatzen zaizun horretan oinarrituta egon daitezkeen publizitate-kanpainak edo zerbitzuak bilatu ahal izateko.

Publizitatea: Segmentazioa, emaitzak eta jarduteko modua: Publizitatearekin duzun hartu-emana erregistratzea, iragarleen emaitzen berri eman eta etorkizunean kanpainak optimizatu ahal izateko. Hor sartzen da ikusi dituzun kanpainak eta zein kanpainarekin hartu-emana izan duzun erregistratu ahal izatea (adibidez, klik batekin edo erosketa bat amaituta)

Edukiak: Segmentazioa, emaitzak eta optimizazioa: Edukiarekin izan duzun hartu-emana erregistratzea, egiten dizkizugun eduki- edo zerbitzu-proposamenen jarraipena egin eta produktua hobetu ahal izateko.

Neurketa: Eduki-erabileraren informazioa eta aurretiazko informazioarekiko konbinazioa biltzea, edukien eta zerbitzuen kontsumoa neurtzeko eta aztertzeko helburuz. Politika hau onar dezakezu, edo zure lehentasunak pertsonaliza ditzakezu, konfigurazioaren estekara sartuta.