ES EU

Terminoak eta baldintzak

  

1. Atariaren titulartasuna eta baldintzen araubidea.

A20004073 zenbakidun IFK eta sozietate-helbidea Donostiako CMikeletegi Pasealekua 1
Donostia-San Sebastián San Sebastián 20009-an duen eta Gipuzkoako Merkataritza Erregistroko Libro de Sociedades 49, Folio 118, Hoja nº 2.900, Inscripción 1ª inskribatuta dagoen Sociedad Vascongada de Publicaciones, S.A. (aurrerantzean, Sozietatea) da www.guredendak.com.es (aurrerantzean, Ataria eta/edo Marketplace-a) helbidean dagoen atariaren titularra, eta Interneteko erabiltzaileen eskura jartzen du atari hau, haiei produktuen eta eskaintzen inguruko informazioa emateko, eta HIRUGARRENEK Atariaren bitartez eskaintzen dituzten produktuak erosi ahal ditzaten; 18 urtetik gorako pertsona fisikoei edo legez ordezkatutako pertsona juridikoei (aurrerantzean, “Bezeroak”) webgunean izena emateko aukera ematen die Atariak, Marketplace atariaren bitartez Sozietatearekin zerikusirik ez duten hornitzaileei produktu berriak erosteko aukera izan dezaten, saltzaileek euren definitutako prezio eta baldintzetan. “Produktutzat” jotzen da Merkatuko Saltzaileek merkaturatzen duten edozein ondasun edo zerbitzu. “Saltzaileak” diogunean, Sozietateak aurretiaz onartu ondoren, Marketplace atarian beren Produktuak salgai jartzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoez ari gara. 

Sozietateak eskubidea izango du informazio hau askatasunez aldatzeko, aplikagarria den legeriara egokitzeko, eta ez du aldez aurretik ohartarazteko betebeharrik izango. Baldintza Orokor hauek dira (aurrerantzean, “Baldintzak”), Marketplace atariaren bitartez egiten den Produktuen kontratazioari aplikatu beharreko baldintzak eta zehaztapenak. Unean unean indarrean dauden eta, adierazitako prozeduraren arabera, Bezeroak onartu beharko dituen Baldintza Orokorrek eraenduko dute webgunearen bitartez egiten den Produktuen edozein kontratazio. 

Baldintza Orokor hauek ezar litezkeen baldintza partikularrek osatuko dituzte eta, hala badagokio, baita Webgunearen Erabilera-baldintzek eta Legezko Oharrak, Cookie-en Baldintzek eta Pribatutasun-politikak ere, batez ere jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideekin lotutako alderdiak eta Marketplace-a kokatzen den Atariaren izaera pertsonaleko datuen babesari dagozkion alderdiak osatzeko.

Kontratazioko Baldintza Orokor hauetan aurreikusitakoaren ondoreetarako, Atarian inskribatutako Saltzaile baten Produktuak erosteko Marketplace plataforma erabiltzen duten Bezeroei edo erabiltzaile fisiko edo juridikoei bakarrik daude zuzenduta Produktuak. Saltzaileak Marketplace plataforman Bezeroei, haiek hala eskatuta, Produktuak saltzeko inskribatuta dauden pertsona fisiko edo juridikoak dira. 

Atarian nabigatzeak zein Atariaren edozein zerbitzu erabiltzeak, eta edozein produktu edo zerbitzu erosteak edo kontratatzeak berarekin dakar, Bezero Erabiltzaileak, inolako eragozpenik gabe, Atarian eskaintzen diren zerbitzuak eraentzen dituzten Kontratazioko Baldintza Orokor hauek onartzea eta, hala badagokio, Produktuekin edo zerbitzuak ematearekin lotuta egon litezkeen Baldintza Partikularrak.

2. Marketplace plataformaren funtzionamendua.

Marketplace plataformak Atarian Saltzaileek merkaturatzen dituzten Produktuak kontsultatzeko eta erosteko aukera ematen dio Bezeroari. Marketplace-aren bitartez egindako eragiketak Bezeroaren eta Saltzailearen artean egiten dira zuzenean, unean unean indarrean dauden arauak eta gainerako legezko eskakizunak beteta. Sozietateak ez du bere gain hartzen Saltzaileen agente, banatzaile edo ordezkari eginkizuna, ezta Saltzaileek Marketplace plataformaren bitartez proposatutako Produktuen birsaltzaile eginkizuna edo papera ere. Marketplace plataforman iragartzen eta saltzen diren Produktuak Saltzailearen erantzukizuna dira, ez beste inorena, batez ere haien jabetzari, kalitateari, segurtasunari, jatorriari, bermeari eta aplikagarria den legeria betetzeari dagokionez.

3. Zerbitzuaren deskribapena.

Bezeroei Webgunean inskribatzea, Produktuen eskabideak egiteko Saltzaileekin harremanetan jartzea, Produktuak jaso izana egiaztatzea eta haien artean komunikatzea ahalbideratzen dien tresna-multzo batek osatzen du Zerbitzua. Produktuak erosteko eskabideen ondorioz zerbitzuaren bitartez egindako salerosketak zuzenean tramitatzen dira Bezeroaren eta Saltzailearen artean. Sozietatea inola ere ez da Zerbitzuaren bitartekaritzaren bidez saltzaileak proposatutako Produktuen birsaltzailea. Sozietatea ez da izango eskainitako Produktuen erantzulea, ezta horien bermearena ere. Saltzailea da Produktuei buruzko informazioaren, kontratua betetzearena eta kontratu hori aplikagarria den araudiarekin bat etortzearena. 

4. Zerbitzua erabiltzea. 

Marketplace plataformak eskaintzen dituen zerbitzuak erabili ahal izateko, Baldintza eta zehaztapen hauek onartzeaz gain, Kontu bat sortu beharko du Bezeroak. Kontu bat eskuratu ahal izateko, gutxienez 18 urte izan beharko ditu Erabiltzaileak-Bezeroak. Kontu bat sortzeko prozesuan, datu pertsonal jakin batzuk bete beharko ditu Bezeroak, hala nola izena, helbidea, telefono mugikorraren zenbakia, helbide elektronikoa, ordainketa-datuak eta fakturaziorako datu fiskalak eta, hala badagokio, enpresaren datuak; horrez gain, Webgunearen Legezko Oharra, pribatutasun-politika eta cookie-politika onartu beharko ditu (“Erregistratzeko inprimakia”). Pribatutasun-politikan –hemen eskura dezakezu– deskribatzen da datu pertsonalak tratatzeko politika.

Bezeroak ziurtatzen du bidali duen informazioa egiazkoa, osoa eta eguneratua dela. Bidalitako informazioa faltsua, osatu gabea edo eguneratu gabea baldin bada, Sozietateak galarazi egin ahal izango dio Bezeroari Marketplace plataformara sartzea. Bezeroa da bere kontuko jarduera guztiaren erantzulea, eta uneoro Bezero-izenaren eta pasahitzaren segurtasuna eta konfidentzialtasuna mantentzea onartzen du. Bezeroak ezin du beste pertsona batzuekin partekatu bere Kontua, Bezero-izena eta pasahitza, ezta horiek laga edo erabiltzeko baimenik eman ere; pertsona juridikoen kasuan, sozietateko kide ez diren pertsonekin.

Bezeroa da erabiltzaile-izena eta pasahitza erabilita Zerbitzuan sartzearen erantzule bakarra, egozgarria ez litzatekeen iruzurrezko erabilera egin den frogarik egon ezean. Erabiltzaile-izena eta/edo pasahitza galtzen baduzu, pirateatzen badizute edo modu iruzurtian erabiliko balute, jakinaraz iezaiozu berehala Marketplace plataformaren bezeroarekiko arretarako Zerbitzuari.

5. Erosketa-prozesua.

Dagozkien Saltzaileen erantzukizuna dira erabat, Produktuen salmenta-prezioa eta –baldintzak. Baita bidalketa-moduak, horiei dagozkien kostuak eta produktuak entregatzeko eremu geografikoak definitzea ere. Eurotan adierazi behar da prezioa, eta aplikagarriak zaizkion zerga eta tasa guztiak hartu behar ditu barne, nahiz eta banakatuta ere xehatu daitekeen. Bidalketa-gastuak ez daude adierazitako prezioaren barne; erosketa-prozesuan zehar kontsulta daitezke, ordaindu aurretik beti ere. 

Bezeroak modu autonomoan egiten du erosketa-prozesua Marketplace plataforman. 

Marketplace plataformako Produktuak deskribapen batekin aurkezten zaizkio Bezeroari, funtsezko ezaugarrien eta prezioen berri emateko. Erosi nahi duen Produktua edo Produktuak aukeratzen ditu Bezeroak. Aukeratu duen Produktua edo Produktuak berresten ditu eta, baliozkotzeko klik batekin, Baldintza hauek irakurtzen eta onartzen ditu. Bezeroak bere eskabidea berresten dion mezu elektronikoa jasoko du. Marketplace plataformak Saltzaileari jakinaraziko dio eskabide-eskabidea duela Webgunean jarri duen Produktu batek edo batzuek. Saltzaileak konpromisoa hartzen du, eskabidea jaso eta hurrengo bi egun balioduneko epearen barruan, Erosleari eskatutako Produktua(k) eskuragarri dauden edo ez baieztatzeko. Behin Saltzaileak Produktuaren edo Produktuen eskuragarritasuna edo eskuraezintasuna baieztatu ondoren, mezu elektroniko bat bidaliko zaio Bezeroari, horren berri emateko. Behin eskuragarritasuna baieztatu ondoren, Saltzaileak Produktuak ezarritako epean bidaltzeko konpromiso irmoa hartzen du, eta eskabidearen zenbatekoa kobratuko zaio Bezeroari. Ezarritako epearen barruan Produktua eskuragarri dagoen edo ez baieztatzen ez bada, automatikoki indargabetuko da Bezeroaren eta Saltzailearen arteko kontratua, eta alde biak geratuko dira haien Betebeharretatik libre. Zehazki, Bezeroari ziurtatzen zaio ez dela gauzatuko kargu hori bere banku-kontuan. Inguruabar hori, baina, Produktuak eskuragarri ez dauden kasuetan bakarrik gertatuko da.

Bezeroak eskatutako Produktu guztiak eta horietako batzuk eskuragarri daudela baieztatu bada, Saltzaileak Produktuok bidaliko ditu aukeran dauden entrega-modalitateei eta Bezeroak aukeratutakoari jarraiki.

Besterik adierazi ezean, bidaltzen den egunetik 10 eguneko epearen barruan, Produktua jasotzat joko da ondore guztietarako, baldin eta Bezeroak kontrako adierazpenik egiten ez badu.

Dagozkien Saltzaileen erantzukizuna da eskabideak entregatzea. Sozietatea ez da Marketplace plataformaren bitartez erositako Produktuen Saltzailea, eta ez du bere gain hartzen Bezero eta Saltzaileen artean egindako salerosketen ondoriozko erantzukizunik. Eskabideak Bezeroarengana iristen ez badira, kaltetuta iristen badira edo ez badatoz bat Saltzaileek erosketaren unean emandako informazioarekin, Bezeroak eskubidea du dagozkien Saltzaileei zuzenean erreklamazioa egiteko.

Saltzailea izango da akasdun Produktuak konpontzeari edo ordezteari buruz legez aplikagarria den araua betetzeko erantzukizuna duena. 

6. Erantzukizunak. 

6.1 Bezeroak onartzen du bere erantzukizuna dela, erosketa bat egin edo zerbitzu bat kontratatu aurretik, produktuari edo zerbitzuari buruzko informazioa irakurtzea. Saltzaileak onartzen du bere erantzukizuna dela, Bezeroarentzako salmenta bat onartu aurretik, Bezeroak eskatu duen produktuari edo zerbitzuari buruzko informazioa irakurtzea. Bezeroak eta Saltzaileak onartzen dute, produktu baten eskabidea egiterakoan eta Bezeroak eskatutako produktu edo zerbitzu baten eskabidea onartzerakoan, legez loteslea den kontratua egiten ari direla.

6.2 Sozietateak, Marketplace plataformaren titularra den aldetik, Saltzailearen eta Bezeroaren arteko bitartekari huts bezala jarduten du, eta ez du bere gain hartuko Saltzaileak Bezeroari zuzenean egindako salmentekin zerikusia duen inolako erantzukizunik, nahiz eta Bezeroarekiko komunikazioetan Sozietatea azaltzen den Marketplace plataformaren titular modura identifikatuta. Kasu horretan, Sozietatea bitartekari huts gisa ageri da, eta ez du Bezeroarekin Saltzaileak saldutako Produktuekin lotutako batere harremanik. Sozietateak, Marketplace plataformaren titularra den aldetik, ez du bere gain hartuko Saltzaileak Bezeroaren aurrean duen jardunaren ondorioz sor litezkeen zuzeneko edo zeharkako kalteen gaineko erantzukizunik. Besteak beste, Sozietateak, Marketplace plataformaren titularra den aldetik, ez du erantzukizunik izango Saltzailearen produktua eskuragarri ez izateagatik, Saltzailearen eskabide bat atzera botatzeagatik, eskabidea ordaindu ez izanagatik, Saltzaileak Marketplace plataforma gaizki erabiltzeagatik, Saltzaileak Bezeroaren aurrean arduragabe jokatu izanagatik, Saltzailearen jarduerari eta hark promozionatzen eta merkaturatzen dituen Produktuei aplikatu beharreko araudia urratu izanagatik eta, oro har, Saltzailearen jarduketaren ondoriozko beste edozein arrazoi edo inguruabarrengatik.  

6.3 Saltzailearen erantzukizuna izango da, Produktuei dagokienez, Bezeroaren alde legez ezarritako berme-sistema zorrotz betetzea, produktuak konpontzeari edo ordezteari dagokionez, edo salerosketa ezeztatzeari dagokionez –prestazioa itzulita–, Bezeroak profesionalak diren edo kontsumitzaile edo erabiltzaileak diren, salerosketak jarduera komertzial edo profesionalaren alorrean edo alor horretatik kanpo egiten diren kontuan izanda. Saltzaileak ebatziko du fabrikazioko akatsagatiko edozein erreklamazioa, akasdun produktuaren ordez beste bat emanda, edo ordaindutakoa itzulita, azken Bezeroak aukeratzen duenaren arabera. 

Saltzaileak bere gain hartzen du Produktua bermatzeko betebeharra, indarrean dagoen legerian ezarritakoari jarraiki. Saltzaileak eroslearen aldeko Produktuen bermea sartzen du, erosketa egiten denetik bi (2) urteko epekoa. Berme horren legeak eskatzen duen gutxieneko edukia izan beharko du, eta kontsumo-ondasunen salmentako bermeen arloan indarrean dagoen legeriak ematen dituen bermeak gorabehera emango da.

Marketplace plataformaren Baldintza hauetan berariaz aurkakorik xedatzen ez bada, Saltzaileak edozein produkturi dagokionez duen erantzukizuna produktu horren erosketa-preziora mugatuta egongo da, baldin eta, legearen aginduz, muga hori ezartzea ez badagokio behintzat.

Aurreko paragrafoan xedatutakoa gorabehera, eta legez onartuta baldin badago, eta Marketplace plataformaren Baldintza hauetan aurkakorik xedatzen ez bada, Saltzaileak ez du bere gain hartuko ondoren adierazten diren galeren batere erantzukizunik, horien jatorria gorabehera: i) Diru-sarrerak edo salmentak galtzea, ii) negozio-galera, iii) lortu gabeko irabaziak edo kontratuak galtzea. 

Saltzailea ez da Marketplace plataformaren Baldintza hauetan aurreikusitako betebeharren bat ez betetzearen edo betebehar hori berandu betetzearen erantzule izango, baldin eta hori bere arrazoizko kontroletik kanpoko gertaerek eragindakoa bada (“Ezinbesteko Kausak”).

7. Kontratuan atzera egiteko eskubidea.

Bezeroa Kontsumitzailea edo Erabiltzailea baldin bada, eta Kontsumitzaileak eta Erabiltzaileak Defendatzeko Lege Orokorrak aitortzen duen bezala, kontratuan atzera egiteko eskubideaz baliatzeko eskubidea izango du, Saltzailearen aurrean arrazoia adierazi beharrik izan gabe, eta Saltzailea izango da eskubide hori legez aurreikusten den bezala betetzearen erantzulea. Eskubide hori ezingo da erabili Sozietatearen aurrean, Saltzailea ez denez, ezin izango baitzaio aipatutako legea aplikatu. 

Bezeroa kontsumitzailetzat har badaiteke, produktua materialki jasotzen duen unetik 14 egun naturaleko epea izango du Saltzailearen aurrean kontratuan atzera egiteko eskubideaz baliatzeko, betiere adierazpen argi baten bitartez. Itzuli nahi duen Produktua egoera onean egon beharko da, erabili gabe eta etiketa, enbalaje eta –hala badagokio, enbalajean zekartzan jatorrizko dokumentazio eta elementu laguntzaile guztiekin. 

Atal honetan bertan ageri den atzera egiteko agiria erabil dezakezu, nahiz eta ez den nahitaezkoa eredu hori erabiltzea. Dokumentu hori, edo kontratuan atzera egiteko adierazpen argia, Saltzailearen helbide elektronikora bidali beharko da, eta hark emango dio eskubideaz baliatzeko moduari eta eskubide hori erabiltzearen ondorioei buruzko informazioa. Nolanahi ere, atzera egiteko inprimaki hau aplikagarria izango litzateke:

“Saltzailearentzat. Idazki honen bitartez, jakinarazten dizut ondoren adierazten den ondasunaren salmenta-kontratuan atzera egiten dudala: 

• Eskabide-zenbakia:

• Eskabidea jaso nuen data:

• Kontsumitzailearen eta erabiltzailearen izena:

• Kontsumitzailearen eta erabiltzailearen helbidea:

• Kontsumitzailearen eta erabiltzailearen sinadura (inprimakia paperean aurkezten bada bakarrik)”

8. Jabetza intelektuala. 

Atarian erakusten diren eduki guztiak daude Sozietatearen edo edukiok Atarian sartzeko baimena dagokion moduan eman duten beste titular batzuen jabetza intelektualaren edo industrialaren eskubidearen mende, batez ere, diseinuak, testuak, grafikoak, logotipoak, ikonoak, botoiak, softwarea, izen komertzialak, markak, marrazki industrialak edo industria- eta merkataritza-erabilera eman dakiokeen beste edozein zeinu. 

Inola ere ez da ulertuko lizentziarik ematen denik, ezta eskubideoi uko egiten zaienik, transmisiorik edo lagapen oso edo partzialik egiten denik eta eskubiderik eta eskura litekeen eskubiderik ematen denik ere, batez ere, eduki horiek aldatzeko, ustiatzeko, erreproduzitzeko, banatzeko edo jendaurrean komunikatzeko eskubideei dagokienez, Sozietatearen edo dagozkien titularren aldez aurretiko berariazko baimenik izan ezean.

Ezingo da ezarri Atarirako estekarik beste edozein webgunetatik, Sozietatearen aldez aurretiko berariazko baimenik gabe.

Zerbitzu honen bitartez merkaturatutako produkturen batek babes intelektuala edo industriala izango balu, Saltzaile izango da eskubide horiek urratu izanaren erantzule bakarra, eta Sozietatea salbuetsita geratuko da eskubideen urraketagatik egin litekeen edozein erreklamazioren aurrean.

9. Lege aplikagarria eta eskudun jurisdikzioa.

Espainiako legerian xedatutakoak eraenduko dituzte Baldintza Orokor hauek, bai eta Marketplace plataformaren erabilerarekin zerikusia duen beste edozein kontu ere. Aldeen artean gerta litekeen edozein desadostasunen aurrean, Donostia-San Sebastián hiriko Epaitegi eta Auzitegien jurisdikzioaren mende geratzen dira aldeak berariaz, eta berariaz egiten diote uko egokitu dakiekeen beste edozein foruri. Kontsumitzaile eta erabiltzaileei buruzko araudi aplikagarriaren arabera Bezeroa kontsumitzailetzat jo badaiteke, araudi horretan ezarritakoak izango dira edozein erreklamazio ebazteko eskumena duten Epaitegiak