ES EU

Korapiloak Euskal nobela

En Libros

19,95 € IVA incluido

¡ÚLTIMAS UNIDADES!
Un libro escrito por Betzaida Urtaza Elizburu, con la colaboracion de Maitane Ormazabal (coach) y Xabin Fernandez.


Liburu hau bizirik dauden 6 istoriok osatzen dute, eta irakiten dagoen salda bat da. Bertan, berebiziko garrantzia duten eta gure inguruan pil pilean dauden tabu gaiak ezagutarazten dira. Argia ikusi dezaten, normalizatzen saiatu gaitezen etasendatu ditzagun. Bada, bakoitza mundu oso desberdina, bakarra eta ederra gara,eta,beraz,elkar errespetatu behar dugu.

Irakurketa erraza eta aldi berean bizia da, istorio bakoitzean, emozio, jakin-min eta bizipen asko lantzen baitira, eta seguru asko gertatu zaizkigula, eta ikusi eeo entzun ditugula. Idazleak irakurlearen azalean jartzen saiatzen dira,laguntzeko eta sendatzeko. Betiere ulermenetik, errespetutik,maitasunetik eta laguntzatik abiatuta.

Nerabeentzat zein helduentzat eleberri aproposa da. Bada, lehenengoei ondo etorriko zaie, metamorfosi prozesuan , haien burua ezagutzeko edo autoestimuan laguntzeko tresna gisa. Azkenekoei, gauzak freskatzeko eta heldutasun prozesuan laguntzeko. Guztioi ondo datorkigu gure pentsamenduekin bat datozen gayza berriak ikastea, eboluzionatzen jarraitzeko.

Azken finean, irakurtzeko, hausnartzeko eta ikasteko liburua da. Izan ere, bakoitzakgaren bezala maitatu behar dugu gure burua, eta hazitxo hori, tolerantziarekin batera,irakasten saiatu; umeengan segurtasuna kimatu dadin, etorkizuneko helduak izango baitira.

Envíos

Envío gratuito a partir de 50,00 €

Recogida en tienda: gratuito

Punto de recogida

EKILORE JANARI DENDA
Beheko kalea, beheko kaleko lokala 20269 Abaltzisketa
L a V: 10:00-13:00/17:00-19:30
S y D 10:00-13:00

Festivos de 10:00 a 13:00 bego.altuna@hotmail.com 943124863